Google Classroom
GeoGebraGeoGebra Classroom

SIMETRIAK

Egilea:
Javi

PUNTU BATEK ZUZEN BATEKIKO DUEN SIMETRIKOA:

Urratsak:
  1. Atera zuzenarekiko perpendikularra den eta P puntutik igarotzen den zuzena
  2. Kalkulatu bi zuzenen arteko ebaki puntua(Q)
  3. Q puntua erdiko puntua denez, P' kalkulatzeko P'=2Q-P egin behar da.

ZUZEN BATEK PUNTU BATEKIKO DUEN SIMETRIKOA:

Urratsak:
  1. Atera zuzenarekiko perpendikularra den eta P puntutik igarotzen den zuzena
  2. Kalkulatu bi zuzenen arteko ebaki puntua(Q)
  3. P puntua erdiko puntua denez, Q' kalkulatzeko Q'=2P-Q egin behar da.
  4. Amaitzeko, atera r zuzenarekiko paraleloa den eta Q' puntutik igarotzen den zuzena

ZUZEN BATEK BESTE ZUZEN BATEKIKO DUEN SIMETRIKOA:

  • Zuzenak paraleloak direnean:
  Urratsak:    1. Atera r zuzenetik P puntua    2. Atera zuzenarekiko perpendikularra den eta P puntutik igarotzen den zuzena   3. Kalkulatu zuzen perpendikularra eta s zuzenaren arteko ebaki puntua Q   4. Q puntua erdiko puntua denez, P' kalkulatzeko P'=2Q-P egin behar da.  5. Atera P' puntutik igarotzen den eta r zuzenarekiko paraleloa den r' zuzena
  • Zuzenak ebakitzaileak direnean:
Urratsak:  1. Kalkulatu r eta s zuzenen arteko ebaki puntua E  2. Atera r zuzenatik beste puntu bat P  3. Atera zuzenarekiko perpendikularra den eta P puntutik igarotzen den zuzena 4. Kalkulatu zuzen perpendikularra eta s zuzenaren arteko ebaki puntua Q 5. Q puntua erdiko puntua denez, P' kalkulatzeko P'=2Q-P egin behar da.  6. Atera E eta P' puntuetatik igarotzen den r' zuzena

Paraleloak direnean:

Ebakitzaileak direnean: