Ariketak Fitxa

Ariketak fitxari buruz

Ariketak fitxan Talde batean partekatutako Ariketa guztien zerrenda azaltzen da beraien egoeraren arabera ordenatuta:
  • Egiteke: Landu gabeko edo erabat ebatzi ez diren ariketak.
  • Eginda: Erabat ebatzi diren edota Jabeak aztertutako ariketak. 
Image

Ariketa baten Egoera

Hasi gabe Kideak landu ez dituen ariketak. Bi aukera daude; Kideak ez ditu oraindik Ariketak ireki edo ikusi egin ditu baina ez du egindako lanik gorde.  Hasita Kideak Ariketa batean lan egiten badu, bere egoera  Hasita egoerara aldatzen da. Kideak ariketa bukatu badu (adb., galdera guztiak erantzun ditu), Bukatutako Ariketen zerrendara mugituko da. Galderaren bat erantzun gabe dagoen bitartean, Ariketa Egiteke ariketen zerrendan egongo da.  Bukatuta Taldearen Jabeak aztertutako Ariketek Bukatuta egoerara alda daitezke. Oharra: Jabeak Ariketa aztertzearkoan Ariketaren emaitza osatu gabe dagoela ikusten badu, berrelikadura eman eta Ariketa Kidearen Egiteke zerrendara bidal dezake. Kasu horretan, Kideak jakinarazpena jasoko du eta egindako lana berrikus dezake.