Galdera-ariketak
Zer dira Galdera-ariketak?
Erabiltzaileentzat erantzuteko aukera desberdinak ematen dituzten bi
Galdera-ariketa mota daude erabilgarri Lan-orrietan:

- Galdera Irekia: Erabiltzaileek beraien erantzuna proposatu behar dute. Oharra: Erantzun-eredu bat emanez gero, erabiltzaileek beraien erantzunak egiaztatzeko erabil dezakete.
- Hainbat Aukerako Galdera: Gutxienez erantzun zuzen bat duen zure galderaren erantzun posibleen sorta bat ematen du. Erabiltzaileek erantzun zuzen guztiak aukeratu behar dituzte galdera ongi erantzuteko.
Nola Sortu Galdera-ariketak
Sortu mezu berria Mezuak fitxan eta hautatu
Sortu Ariketa baliabide-moten zerrendan. Erabili azalduko den Lan-orriaren editorea zure Ariketa osatzeko.


Idatzi Ariketaren lan-orriaren Izenburua Lan-orriaren editorean. Ondoren, hautatu
Galdera Ariketa-elementuen zerrendan.

- Idatzi Galderaren Izenburua (hautazkoa).
- Idatzi zure galdera.
- Hautatu sortu nahi duzun galdera-mota eta idatzi erantzunaren aukerak. Oharra: Ez ahaztu erantzun zuzenak adieraztea, erabiltzaileek zuzenketa egin ahal izan dezaten.
- Sakatu Eginda botoia Galdera bukatzen duzunean.
- Gehitu Elementu gehiago zure lan-orrian (aukerakoa):
Testua,
GeoGebra-eraikuntza,
Irudia,
Bideoa,
Sarea Oharra: Hautatu eta mugituz erraz alda dezakezu txertatutako elementuen ordena.
- Gorde eta Itxi zure Ariketaren lan-orria.
Galdera Irekia

Galdera irekiek ez dute inolako erantzun posiblerik ematen eta erabiltzaileek beraien erantzunak idatzi behar dituzte. Edozein kasutan, beste erabiltzaile batzuk Aztertu botoia erabili ahal izatea nahi baduzu, erantzun-eredu bat eman dezakezu.
Oharra: Erabiltzaileek ezin izango dute Aztertu botoia erabili, zuk baimena eman arte. Kasu horretan, beraien erantzuna zuk emandako erantzun zuzenarekin konparatu ahal izango dute.
Hainbat Aukerako Galdera

Hainbat Aukerako Galderek erantzun zuzen bat edo gehiago duten erantzun-sorta bat ematen dute aukeran.
Oharra: Erabiltzaileek erantzun zuzen guztiak aukeratu behar dituzte Hainbat Aukerako Galdera ongi erantzuteko.
- Hautatu Hainbat aukera aukera.
- Idatzi erantzuteko lehenengo aukera erantzunaren testu-eremuan.
- Gehitu erantzuteko aukera gehiago Gehitu Erantzuna botoia erabiliz edo Enter tekla sakatuz.
- Aukeratu erantzun zuzenak aztertzeko ezaugarria aurrerago erabilgarri egon dadin.
- Sakatu Eginda botoia Galdera bukatzen duzunean.